._Naturaren berdea

Urola bailara zabaldu eta Zumarraga-Beasain korridorerantz gerturatzen den lurraldea da. Mendiz estututako arroila bat atzean utzita (Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen errepidetik iritsita), mendi-muinoak urrundu egiten dira, eta nahikoa zabaltasun uzten dute, Aizkorriko mendilerroa zaindari dutela, gailurrez (Irimo, Izazpi, Samiño…), larrez, basoz eta baserriz, osatutako irudi ezin hobeaz gozatzeko.

Urola Garaia barnealdeko Gipuzkoaren bihotzean dago, Goierrirekin batera Aizkorri eta Aralar parke naturalek babesten dute hegoaldetik eta mendebaldetik.

Urola Garaiko geografia desafiatzailea da, herri handiak dauden haran sakonak baititu, baina baita 1000 metro inguruko mendiak ere, larrez, basoz, bidezidorrez eta baserriz osatuta.

Trena, eta hark ekarri zuen industrializazioa, iritsi arte, eskualdea landatarra izan da, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituta, eta gaur egun oraindik ere, gure nortasunaren parte da. Beste alderdi hori ezagutzeko modurik onena egurrarekin hain lotuta dagoen ondarea ezagutzea da, baita gure landa-ekoizleak eta ekoitzitako produktuak  http://bertatikbertara.eus/ webgunean.

Aukeratu beste kolore bat

industria

Bizipenak

ondarea