Pastain Landa Turismoa

Juanitak urteak daramatza Pastain nekazalturismoa goxotasunez kudeatzen. Telleriarte auzoan dago, Legazpin, eta 1800. urtean eraikitako harrizko eta egurrezko baserria da.

Bainugela pribatua duten 6 logela ditu, horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua. Landa-ingurunean dago, Legazpiko eta eskualdeko baliabide turistiko nagusietatik oso gertu. Era berean, Donostiarekin eta beste udalerri eta hiri batzuekin komunikazio bikaina du trenarekin.

Ostatu egokia da Inaziotar Bidea egin nahi dutenentzat, bidea etxetik metro gutxira baitago. Baita erlaxatu edo hirigune nagusietatik gertu egon nahi dutenentzat ere.

Kontaktua

Telefonoa:  943 73 06 72

Email-a: agropastain@gmail.com

Helbidea: Telleriarte Auzoa, Legazpi, Gipuzkoa

Web: Pastain-nekatur