Ezkioko gurutzadura

Ezkiok bi gurutzadura ditu, eta honako hau herrigunean dago, Apaiztegi baserriaren aldamenean.

Hareharriz egina dago, oso-osorik, bi harmaila borobilen gainean, eta lau angeluko idulkia du. angelu bakoitzak landutako erronbo horizontala du.

Fustea zilindro-formakoa da, 2,33 metrokoa, eta azalera ildaskatua du.

Kapitela korintoarra da, akanto-hostoek apaindutakoa. Gurutzea lauki-formako mozketa bat da. Aurrealdean, Jesus gurutziltzatua irudikatzen du, eta atzealdean, berriz, Andre Maria, umea besotan duela.

Gurutzadurak 4,50 metro neurtzen ditu.

Crucero de Ezkio

Bisita librea eta dohakoa

Ezkio, Gipuzkoa

+ Ezkio

+ Urola Garaia