Miguel Lopez de Legazpiren estatua

Harrizko idulkian kokatutako brontzezko estatua da. Aniceto Marinas eskultoreak egin zuen, eta 1897ko urriaren 2an inauguratu zen, eskultura zela medio herrian antolatutako jaietan.

Eraikuntza-gastuak ordaintzen lagundu zuten erreginordeak (2.500 pezeta eman zituen), erakunde publikoek eta eskuzabalki parte hartu zuten Zumarragako hainbat biztanlek.

Estilo figuratiboan, gizon katolikoa eta kolonizatzailea haren unerik gorenean irudikatzen du, idoloa gainditzen (oinarekin maskara zapaltzen du).

Miguel Lopez de Legazpiren estatua

Euskadi Plaza

Zumarraga, Gipuzkoa

+ Zumarraga

+ Urola Garaia