Santa Lutziko pikota

Justizia pikotaz baliatzen zen, zigorrak betearazteko, eta horien erabilera asko hedatu zen XIII. eta XVIII. mendeetan, Europa osoan. Ukamendin beste bat dago, 2 kilometrora gutxi gorabehera, eta gaur egun, bi pikota horiek besterik ez daude Gipuzkoa osoan.

Espainiako beste eskualde batzuetan “rollo” deitzen zitzaien. Gaizkileak eta lapurrak lotzeko ere erabiltzen ziren, irain publikoa jasan zezaten. 1811ko Cadizko gordeek elementu horien erabilera debekatu zuten, ordea, botere feudalen pribilegioen arrastoak zirelakoan.

Ugariak izan ziren gure geografian, eta euskaraz honela zeritzen: urka, urkabe edo urkamendi.[...]

Picota de Santa Lucia

Santa Lutziko pikota

Ezkio, Gipuzkoa

+ Ezkio

+ Urola Garaia