Ibilbide gorria: “URRETXU 1820-1920”

Ibilbide gorria: "URRETXU 1820-1920"

QR kodeen bidezko herri ibilbidea

20700, Urretxu

Jose Mari Iparragirre bardo eta poetaren jaiotzaren bigarren mendeurreneko ospakizunen barruan, Urretxuko Udalak bi kultura-ibilbide sortu zituen. Ibilbide horietan, QR kodeen eskaneatzearen bidez, Iparragirreren bizitza ezagutu ahal izango da, bai eta bere jaioterriaren aldaketa erakusten duten argazki zaharrak ikusi ere.

Hemen aipatzen dugun ibilbide gorriak Urretxuko herria bisitatzea proposatzen du, antzinako irudien bidez. Ibilbide hau Iparragirreri buruzko ibilbide urdinarekin osatzea proposatzen da.

Urretxu +

Urola Garaia +